Featured image

Nola aukeratu teknologiarik onena merkataritza elektroniko baterako (Online)

Teknologia ez da dena saltzeko orduan, baina salmenta-prozesuaren oinarria da. Merkataritza elektroniko baterako oinarri teknologikoa ondo aukeratzea hainbat faktoreren baitan egongo da, eta Angel Villak horiei buruz hausnartzen lagunduko digu jardunaldi honetan.

Angel Villa, Gasteizen finkatutako Onforyou agentziaren CEO & e-commerce Developer da. Onforyouk Bimba & Lola, Adolfo Dominguez, Ternua, Victoria Oinetakoak, Mustang edo General Óptica markekin lan egiten du. Angel informatikako ingeniaria da, eta teknologiaren eta negozio-ikuspegiaren arteko nahitaezko oreka jartzen du. Espezializatuta dago Adobe Commerce, Salesforce Commerce Cloud eta Shopify plataformetan.

Egitaraua

1.- Sarrera eta funtsezko kontzeptuak
2.- Merkataritza elektronikoko plataformak

  • Adobe Commerce / Magento OS
  • Salesforce Commerce Cloud / B2B
  • Shopify / Plus
  • Mirakl
  • Beste batzuk (Sap Commerce, IBM Websphere, Commercetools, Bigcommerce, Vtex, WooCommerce, Prestashop, OroCommerce, etab.)

3.- Integratu beharreko beste teknologia bat

  • Middleware
  • Salmentarako aplikazioak/PWA
  • Ordainketa-pasabideak
  • Nazioartekotzeko teknologia

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 6 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.